Zientzia & Pazientzia

Zientzia & Pazientzia

Podcast af EITB Radio Televisión Pública Vasca

Asteroko zientzia pilula, umorez, Eneko Axpe "Maisha"k eta Uxune Martinezek osatua.

Begrænset tilbud

3 måneder kun 9,00 kr.

Derefter 99,00 kr. / månedIngen binding.

Kom i gang

Alle episoder

41 episoder
episode Metabertsoa, unibertsotik haratago. Bero saparik ba ote da bertan? artwork
Metabertsoa, unibertsotik haratago. Bero saparik ba ote da bertan?

Metabertsoaren inguruko elkarrizketak ugaritu egiten dira Internet sareko mundu birtualak aurrera egiten duen neurrian. Orain bi hamarkada telebista serieetan aurre ikusten zena, egia bihurtu da eta mundu birtualean erosketak egin edo eta sentsazio bidezko esperientzia bila dabiltzan pertsonak gero eta gehiago dira. Egia birtual horrek, jakina egoera berriak sortzen ditu. Adibidez, mundu birtualean hiltzea, delitua ote da? Horren arian hitz egin du Eneko Axpek, Zientzia eta Pazientzia podcastaren atal honetan.  Eta beroa, bero saparik ba ote da mundu birtualean? Galdera hori sortu zaigu, Uxune Martinezek klima aldaketaren inguruan Juanma Gallego ikerlariaren ikerketaren berri eman eta gero. Bero sapa guztiak ez dira kontutan hartu azken hamarkadatan.

09. aug. 2022 - 22 min
episode Alopeziaren kontrako botikak eta Jirafaren lepo luzearen zergatia artwork
Alopeziaren kontrako botikak eta Jirafaren lepo luzearen zergatia

Asko dira buruko ilea galtzeko arrazoiak. Arrazoia genetikoak izan litezke, edo gaixotasuna, edo botikak, edo infekzioak, edo batek daki. Alopezia zabalduagoa dago gizonetan emakumeetan baino eta "alopezia areata" deritzanaren kasuan Europan daude kasuen portzentaia handiena. Hori horrela, itxaropen handia zabaldu du AEB-n bertako medikuntza agentzia nagusiak (FDA) onetsi duen buru soiltasunaren kontrako botikak. "New England journal medicine" aldizkarian argitaratu den ikerketa lanak erakusten du erabiltzaileen kasuen erdiari berriz atera zaiola ilea. Eneko Axpek ekarri digu ikerketa lana "Zientzia eta pazientzia" podcastaren atal honetara.  Science aldizkariak bere aldetik Jirafen lepoa zergatik luzatu den horren beste frogatu ahal izan du. Zuhaitz garaietako adaxkak jateko aukera da arrazoietako bat, ez ordea bakarra. Arrazoi sexualak ere badaude tartean egungo Jirafa eta jirafa fosilak erkatuz egin den ikerketak erakutsi duenez, Uxune Martinezek azaldu digun bezala.

15. jun. 2022 - 26 min
episode Edari energetikoak, lo falta eta jarrera oldarkorra gazteen artean artwork
Edari energetikoak, lo falta eta jarrera oldarkorra gazteen artean

Edari energetikoak gero eta leku gehiago hartzen ari dira gure gizartean, gazte eta nerabeen artean bereziki. Eta bakarrik edo eta alkoholarekin nahastuta kontsumitzen dituzte.  Azukre kopuru handia ez ezik, edari hauek kafeina eta beste osagai estimulagarri batzuk ere badituzte osagaien artean eta horrek albo-kalteak eragiten dituela erakutsi dute azken ikerketa zientifikoa. Uxune Martinezek azaldu dizkigu datuak eta emaitzak. Erresuma Batuan, adibidez, edari hauek kontsumitzen dituzten gazteen artean jarrera oldarkorra, menpekotasuna eta lo egiteko arazoak zehaztu dituzte ikerlariek.  Eneko Axpek bere aldetik, CSIC erakundeak argitara eman duen Espainiako emakume zientzialari onenen zerrenda azpimarratu nahi izan digu Zientzia eta Pazientzia podcastaren atal honetan, zerrendako lehen postuan dauden ikerlari Euskaldunen izenak azpi-marratzeko. Raquel Urtasun (adimen artifiziala), Miren Dorronsoro (dieta eta minbiziaren arteko lotura), Amelia Marti (jakiak eta gizentasuna), Carmen Perez-Rodrigo (haurren elikadura) eta Maite Garaigordobil (ziberbullyinga) puntako ikerlariak dira, CSIC eko zerrendak erakusten duen bezala.

07. jun. 2022 - 18 min
episode Zarata neurtzeko sonometroak eta sexua ulertzeko neurokimikoak artwork
Zarata neurtzeko sonometroak eta sexua ulertzeko neurokimikoak

Munduko osasun erakundearen arabera, kutsadura atmosferikoaren ondotik, zarata da gizakiari osasunean kalterako eragiten dion bigarren faktorea. Muturreko egoeratan heriotz goiztiarra eragin dezaken arrazoia da zarata, nahi gabeko soinua.  Izan ere, deskantsuari eragiten dio eta zaratak loa galerazteak, zuzenean eragiten dio osasunari estresa eraginez edo eta buruko osasuna kaltetuz. Bilbon, zaratari neurria hartzeko ezarri dituzten sonometroei buruz hitz egin digu Uxune Martinezek.  Sexuak berriz, onerako eragian du pertsonarengan. Hala erakusten dute, plazerarekin edo orgasmoekin gure gorputzak sortzen dituen osagai neurokimikoek, Eneko Axpek eman ditu azalpenak Zientzia eta Pazientzia podcastean.

01. jun. 2022 - 20 min
episode Ilargiko baratza prestatzen artwork
Ilargiko baratza prestatzen

Martitzerako bidaia prestatzen ari dira NASAn eta bidaia luze hori ondo prestatu beharra dago. Artemis proiekturako aurrera pausoak azaltzen dizkigu Eneko Axpek Zientzia eta Pazientzia podcastean. Atal honetan, hirurogeiko hamarkadan Apolo espazio ontziek Ilargitik Lurrera ekarritako arean landatu dituzte berro haziak Floridako Unibertsitateko ikerlariek eta berriak sortzea lortu dute 12 gramo are erabilita. Ilargiko balizko baratzeetan patatak landatzea jotzen dute egokiena hango baldintzak aintzat hartuta. Bluetooth sistemari buruz ere aritu gara, 1998an sortutako baliabide elektronikoa da.

19. maj 2022 - 16 min
En fantastisk app med et enormt stort udvalg af spændende podcasts. Podimo formår virkelig at lave godt indhold, der takler de lidt mere svære emner. At der så også er lydbøger oveni til en billig pris, gør at det er blevet min favorit app.
En fantastisk app med et enormt stort udvalg af spændende podcasts. Podimo formår virkelig at lave godt indhold, der takler de lidt mere svære emner. At der så også er lydbøger oveni til en billig pris, gør at det er blevet min favorit app.
Rigtig god tjeneste med gode eksklusive podcasts og derudover et kæmpe udvalg af podcasts og lydbøger. Kan varmt anbefales, om ikke andet så udelukkende pga Dårligdommerne, Klovn podcast, Hakkedrengene og Han duo 😁 👍
Podimo er blevet uundværlig! Til lange bilture, hverdagen, rengøringen og i det hele taget, når man trænger til lidt adspredelse.

Begrænset tilbud

3 måneder kun 9,00 kr.

Derefter 99,00 kr. / månedIngen binding.

Eksklusive podcasts

Uden reklamer

Gratis podcasts

Lydbøger

20 timer / måned

Kom i gang

Kun på Podimo

Populære lydbøger