
Bertso jarriak
Podcast door Berria
Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.
Tijdelijke aanbieding
3 maanden voor € 0,99
Daarna € 9,99 / maandElk moment opzegbaar.
Alle afleveringen
43 afleveringen
Joanes Illarregi Marzol. Leitzan (Nafarroa) jaioa, 1999an. Bere jaioterriko bertso eskolan egin zituen lehen pausoak, eta 2007an parte hartu zuen lehen aldiz Eskolarteko Txapelketan; hirutan izan da Nafarroako Eskolarteko Txapelduna. Lau aldiz hartu du parte Nafarroako Bertsolari Txapelketan: finalerdietara iritsi zen 2017an, eta azken hiru aldietan —2019, 2021 eta 2023— laugarren postua erdietsi zuen. 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalera iritsi zen. Doinua: Kantuz sortu naiz eta Zakarrontzi horiak Ezin beteago Ditugun garaiotan Guztia akabo Oxigenoa al den Sinestuta nago Berau behar baitugu Geroz ta gehiago Oxigenoa al den Sinestuta nago Joaten naizen toki Guztietan dago. Mendira joan arren Purutasun bila Bide bazter denetan Lata ta kolilla Plastikoa lurrean Geratu dadila Gel, barrita, Isostar Eta gatz pastilla Plastikoa lurrean Geratu dadila Lehengo mendiak dira Gaurko zabor-pila. Supermerkatuena Aipatu nahi nuke Lotsa izpi bat eman Beharko liguke Platanoa plastikoz Ontziratzen dute Euro terdi gehiago Graziaren truke Platanoa plastikoz Ontziratzen dute Ta aurpegira barre Egiten digute. Kirurgia plastiko Ongi pagatua Gure minak probesten Ditun merkatua Ezagutuko dugu, Madarikatua! Itxurarena denez Gai delikatua Ezagutuko dugu, Madarikatua! Zahartzen ez den pertsona Plastifikatua. Honek autokritika Pixkat merezi du Bertsolariok dena Ere ez dakigu Gaiak heldulekurik eman ez badigu Berdin kantatu behar, Baten faltan hiru Gaiak heldulekurik eman ez badigu Plastikozko bertsoak Irteten zaizkigu. Gizarte likidoan Ze harreman mota Pertsona jarri dugu Pertsonaren kontra Jendea kontsumitzen Ohituta dago-ta Plastikozko harreman Etengabe(e)n soka Jendea kontsumitzen Ohituta dago-ta Bat sortu, erabili, Aspertu ta bota. Gaurkoak honeraino Bukatuko dut, bai Bertso bidez ez dut ta Inor kutsatu nahi. Sorta hau entzutean Bi bide, nolanahi: Ez bazaizu gustatu Ez nago zure zai Sorta hau entzutean Bi bide, nolanahi: Ta gustatu bazaizu Berziklatu lasai!

Maddi Aiestaran Iparragirre. Beasainen (Gipuzkoa) jaioa, 2001ean. 2009an hasi zen Goierriko bertso eskolan; lehenengo idatzizko taldean, eta bat-batekoetara pasa zen ondoren. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan izena eman, eta udazkenean hasiko den faserako sailkatu da. Euskal filologia ikasitakoa da, eta Euskaltzaindiaren Mintzola beka lortu zuen, bere Gradu Amaierako Lanarekin. Ahalduntze Bertso Eskola Feministako kide ere bada. Ezer galdu nahi ez duena Doinua: Konstituzio berria (J. Tapia) Gaugiro ona dago kanpoan eta larunbat gaua da, udazkeneko errutinan du abuztuak begirada. Aprobetxatu egin behar da, egin ahal beste kedada, zuk erabaki, gaizki pasako duzu joaten ez bazara. Bera hor dago sofan jarrita pelikula bat du ozen, hankak mahaitxoan gurutzatuta ta burua egoskortzen. Pipak ahora eraman ahala zaio burura etortzen, lagun denak ze gustura dauden Bilbon eta Lekarozen. “Zergatik ez naiz haiekin joan?”, “ze ondo pasako dute...”, “ez da hain berandu, joe, agian kotxea hartuko dut, e!”. Agobiatzen da porai dabilen lagun bakoitzaren truke; lehen hemen egon nahi zuen, baina orain han egon nahi luke. Berez ez zuen zerbaitegatik etxean egon beharrik, lasai botata egon nahi zuen, ez du aitzakia txarrik. Baina barrena jaten diote mila mamu beldurgarrik; “guztiak super ondo pasatzen eta ni hemen bakarrik”. Gogoa dauka lagunak dauden konpartsan, tabernan, plazan, “sortuko dira lau dantza hemen ta beste zazpi jolas han”. Bihar elkartzen baldin badira eguneroko terrazan, lagunek hitz bat esango dute eta ezingo du jasan. Ezer galdu nahi ez duenak nahiz dena behar duen bizi, manta azpian ezkutatu da, bere FOMO, bere krisi. Denean egon beharra zaigu maiz antsiazko gutizi, ba egon lasai, ez dago zertan plan denetara iritsi.

Eneko Abasolo Txabarri, 'Abarkas'. Iurretan (Bizkaia) jaioa, 1976an. 1998an parte hartu zuen bere lehenengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Bertan, bi aldiz sailkatu zen finalerdietarako: 2010ean eta 2018an —zortzigarren izan zen lehengoan, eta zazpigarren bigarrenean—. 2004az geroztik, txapelketako zazpi finalaurrekoetan izan da. Azkenengoan 2023koan, 15. geratu zen finalaurrekoetako sailkapenean. Memoria Doinua : 14 heriotzena Memoria osatzen da Lurrez eta Harriz Minetako negarrez Ta pozaren irriz. Amama eta bere Ahizpa letra larriz Oroitu nahi nituzke Justizi egarriz Beraien historia Bertsotan ekarriz Durango bonbardatu Zuten orduetan Faxistei beldurra, Sartu hezurretan. Babesa hartu zuten Ihesi Sopuertan, Bertan egon ondoren Hainbat egunetan Desgrazia zain zuten Bueltan Iurretan Iseko Filomena Madrilen lanean, Ezustean etxera Itzuli zenean Ja iñor ez zegoen Baserri barnean Ta faxistek jomugan Jarri azkenean Nonork txibatazoa Eman zuenean Bortxatu egin zuten. Guk zenbat galdera Ta ondoren erahil. Posible ote da! Lurrean utzi zuten Luze luze bera Bertsio ofizialak Zion arabera Bakarrik erori zen Eskilaran behera Ahizpa bat erahila Betirako drama! 3 neba kartzelan Espainian barna. Minean murgildurik Bizi zen amama Ta orain oroituaz Berriz iragana.... Pena dugu inoiz ez Galdetu izana Gure Amama Miren Zen min horren lagin Zenbat familietan Gertatu zen berdin Itxi gabeko zauri Joan gabeko min Bertsotan kontatu dut Historia gordin Pasatua sekula Ahaztu ez dadin

Manex Agirre Arriolabengoa. Aramaion jaio zen (Araba), 1982an. Arabako bertsolari gazteen txapelketa izan zuen lehen plaza, eta orduztik bertsoari loturiko hamaika jardunetan aritu da, bai kantuan eta bai eragiletzan —izan hedabideetan, bertso eskoletan zein Bertsozale Elkartean—. 2011ko eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketeten txapeldun izan zen, baita 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketen talde irabazleko kide ere. Hocney¹, Cano² eta Cheever³ igerilekuan Doinua: Ur berdezko lauki bat goizeko argia bainujantzi azpiko Zure ilargia Uztailerako nagi Dator belardia haragizko airea zeru zohardia. Zafirozko ur-masa Hotzaren atari Eskaileran brontzezko Bost igerilari Urrelilien usain Leuna du ari Iparreko kumulu- Hodeien ehiztari. Berun koloreko ur ia solidoa Heskai arantzadun bat Zerurantz igoa Txikle mastekatuak Tom Collins giroa Arnas hots likatsuak Mina, bertigoa. Zulo bat urezkoa Inork hautatua Jauzi berekoi batez bularreratua Eguzkiak mindua Du begiratua Tesela zerrenda bat Polikromatua. ilundutako urak ezpain urdinkarak Erlastarren hilobi Izozki-kikarak Zakur bustiak ihes Mahaiei ostikadak Baldosa ertzeko marra Eten du ikarak. Ur zinezko kloratu laino grisak baxu Hartxintxarrak bisturi Oinen amenazu Atorra bustiaren Azpitik txeratsu Argizagi ederra, argi egidazu.

Aetz Etxart Sarasola. Urdiñarben jaio zen (Zuberoa), 2004an. Sohütako ikastolan hasi zen bertsotan, Xan Alkhatekin, eta Larzabaleko (Baxenafarroa) Manex Erdozaintzi kolegioan eta Baionako Bernart Etxepare lizeoko bertso eskolan segitu zuen. Iparraldeko Eskolarteko Txapelketan parte hartu izan du, eta birritan kantatu du Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finalean. Ozazeko (Zuberoa) bertso eskolan aritzen da egun. Koblaka Doinua : Oihan Beltzean Larraine edo Iruri xokotik koblen melodia ezagün haiek ützi deiküen ekhi izpiak orano argitzen dü egün haien botzak bortüen artetik oihartzüna beitü hürrün Etxahun eta Ligetxen ildotik gük ere ikas dezagün Bertsoz bertso, errimaz errima herri baten historia kanto poema eta pastoralez beterik dügü memoria hazi berriak erein nahian hau beita gure xedia bertso eskolatik arra abia dadin esperantxaren txoria Oihan beltzetik argi leinürüa aitzina joan ahala txori ttipiak zabaltü dezan osoki bere hegala lotüra sendoz hitz bardin batez zelüa zabal dezala deskubri dezan mügen gainetik den libertate zabala 7 kolore ezberdinekin betatzen da ortzadarra gure hitzaren hats berritzeko bada oroen beharra erreka ez dadin hola agortü behar dü itürri azkarra aitzina joanez bere bidean lotüz oroen indarra
Tijdelijke aanbieding
3 maanden voor € 0,99
Daarna € 9,99 / maandElk moment opzegbaar.
Exclusieve podcasts
Advertentievrij
Gratis podcasts
Luisterboeken
20 uur / maand