
Artxipelagoa
Podcast by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Fikziozko serie distopikoa. 2103 urtea da eta itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da. Euskal Artxipelagoak bere etorkizuna erabaki behar du mundu k...
Start 7 days free trial
After trial, only 99,00 kr. / month.Cancel anytime.
All episodes
27 episodes
Azkena gertu dago eta ez du itxura onik. Urbasako mendi gainetatik ustekabeko erasoa jo arren, Eibarko gudaontziak indartsuegiak eta ugariegiak dira era bat geldiarazteko.Zitadelan, Ikerrek gidatutako matxinadak indarra hartu du, baina Olatzek arma bat gordeta dauka hala ere."Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikoa da.

Hainbat urtean esklabu gisara zapalduta eduki dituzten langileak matxinatu egin dira germaniarren aurka. Olatzek, Jareren amak, haien aurka gogor kolpatzeko asmoa du, bere alabaren iritzien aurka. Euskal Artxipelagoan, Baltzak ere azken kolpea ematea erabaki du bere arerioen aurka, eta Urbasa aldera abiatu da bere indar guztiekin."Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikoa da.

Bizirik irauteko aukerak aztertzeko, Salah, Aitor eta Munozek krisi bilera egin dute Urbasan. Ez dute alternatiba askorik, gudaontzi Germaniar ugari iritsi baitira Eibarrera Baltzari laguntzera. Ziutadelan, Nizar faktoriatik atera dute eta Jarerekin batu da. Iker, aldiz, langileen mugimendua berpizten dabil buru-belarri."Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikoa da.

Germaniar federazioko Faktoria Nagusiko langileak euren eskubideen alde altxatu dira, Karl buru dutela. Ziudadelako agintariek bortizki geldituko dute mugimendua ordea. Iker eta Jareren arteko eztabaida mingotsa eragingo du honek, bakoitza alderdi batean lerratuta. Bitartean, Aitorrek Munoz Eibarretik askatu eta Urbasara ekarriko du."Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikoa da.

Ustekabeko erabakia hartu dute Urbasan babestuta dauden Salah-k eta Aitorrek: Baltza eta Germaniarren aurkako borroka gidatzeko, Munoz lider gisara ipintzea. Horretarako, urpekontzia hartuta Eibarko katakunbetara itzuli beharko du Aitorrek. Germaniako Federazioko Ziutadelan, ezusteko neurria hartuko du Jaren amak ere Monastegiaren aurka."Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikoa da.
Available everywhere
Listen to Podimo on your phone, tablet, computer or car!
A universe of audio entertainment
Thousands of audiobooks and exclusive podcasts
No ads
Don't waste time listening to ad breaks when listening to Podimo's content.
Start 7 days free trial
After trial, only 99,00 kr. / month.Cancel anytime.
Exclusive podcasts
Ad free
Non-Podimo podcasts
Audiobooks
20 hours / month