
baskisk
Personlige historier og samtaler
99 kr / Måned etter prøveperioden.Avslutt når som helst.
Les mer Zientzia gosaria
Zientzia goizean goiz eta dosi txikitan. Idoia Mujika Materiaren Fisika zentroko komunikazio arduradunaren eta haren gonbidatuen alboan.
Idoia Mujika: Betelgeuse izarra
Betelgeuse izarraren inguruko argi-ilunak izan ditugu Zientzia Gosarian. Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentruko Komunikazio arduradunak izarraren inguruko ikerketen berri eman digu.
Idoia Mujika: Droga Brontze Aroko Menorkan
Historiaurreko Europan duela hiru mila urte inguru drogen kontsumoaren zuzeneko ebidentzia bat dokumentatu ahal izan dute lehen aldiz, Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko Komunikazio arduradunak Zientzia Gosarian azaldu duenez. Giza ilearen analisitik abiatuta lortutako emaitzak dira jasotakoak.
Amaia Arregi: Astronomia Virginia Garcia astronomoaren eskutik
El Palo de Eratóstenes - Zientzia Elkarrizketak zikloa abian jarri du Aranzadi Zientzia Elkarteak herritarren artean astronomiari buruzko ezagutza zabaltzeko. Astronomian, astrofisikan, kosmologian eta hurbileko beste eremu zientifiko batzuetan oinarritutako zientzia-dibulgaziozko programa irekia da eta proiektuak Eureka! Zientzia Museoaren eta Donostia International Physics Center-en (DIPC) laguntza du. Virginia Garcia astronomoa izan dugu gonbidatu Zientzia Gosarian, Amaia Arregi Donostia International Phisiyc Centerreko zientzialaria eta komunikazio arduradunarekin batera.
Idoia Mujika: Clair Patterson, mundua berunetik eta berak eragindako kutsaduratik libratu zuen pertsona
Berunaren Aroan bizi izan zen Clair Patterson. Metal hori nonahi zegoen: hodietan, kristaletan, etxeko tresnerian, kontserba-latetan, baita jostailuetan ere. Eta, batez ere, gasolinaren igorpenetan. Idoia Mujika Materiaren fisika Zentroko komunikazio arduradunak Pattersonek egindako ikerketaz eta industria boteretsuenaren aurka egin zuen borroka epikoaz hitz egin digu Zientzia Gosarian.
Amaia Arregi: Lynn Margulis, eboluzioa hankaz gora jarri zuen biologoa
Lynn Margulis biologo ebolutiboaren, XX. mendeko ezinbesteko zientzialariaren, lana eta ekarpen zientifikoa izango dugu mintzagai Zientzia Gosarian. Amaia Arregi, Donostia International Physic centerreko zientzialaria eta komunikazio arduradunak eman ditu xehetasunak.
Velg abonnementet ditt
Premium
20 timer lydbøker
Eksklusive podkaster
Gratis podkaster
Avslutt når som helst
Prøv gratis i 14 dager
Deretter 99 kr / month
Premium Plus
100 timer lydbøker
Eksklusive podkaster
Gratis podkaster
Avslutt når som helst
Prøv gratis i 14 dager
Deretter 169 kr / month
Prøv gratis i 14 dager. 99 kr / Måned etter prøveperioden. Avslutt når som helst.