
Doana-jasoz
Podcast de EITB Radio Televisión Pública Vasca
Gure Fonotekako altxor preziatuenak podcast bilakatuta.
Disfruta 90 días gratis
9,99 € / mes después de la prueba.Cancela cuando quieras.
Todos los episodios
10 episodios
Martin Ugalde bizitza osoan zehar izan zen Euskararen aldeko ekintzailea. Euskaldunon Egunkariaren sorrerako eragile handienetakoa izan zen eta horregatik darama bere izena Andoainen, bere jaioterrian, kokatuta dagoen kultur parkeak.2021eko azaroaren 11an osatu da Ugalde jaio zeneko urteurrena eta testu inguru horretan eskaintzen dizugu podkast gisara Martin Ugalderekin Euskadi Irratiko "Doana Jasoz" saioan egin genuen elkarrizketaren bigarren zatia.Erbestea ezagutu zuen Ugaldek, 1936ko gerraren ostean. Venezuelan atera zuen bizi modua eta familia eta han egin zen kazetari eta idazle.

2021eko azaroaren 11an osatzen da Martin Ugalde (Andoain 1921-Hondarribia 2004), kazetari, idazle eta Euskaltzalearen jaiotzako mendeurrena. Gerra ez ezik erbestea ere ezagutu zituen Andoaingo jakintsuak, baina horrek ez zuen atzeratu Euskararen aldeko ekintzailetzan.Gure Fonotekan gordetako altxorren artetik podcast modura ekarri dugu 1994ko otsailean, Ugalderen Hondarribiako etxean bertan egindako elkarrizketa, bere horretan. "Doana Jasoz" saiorako egin zuen Jon Etxabek eta bi zatitan aireratu genuen Euskadi Irratian. Lehen zatian, haur denboraz, gerraz eta erbesteaz mintzo da nagusiki Martin Ugalde.

Sebe Penak garbi adierazten zuen "mendia igo liteke, baina garaitu ez!" eta filosofia horrekin egiten zituen, beti, mendiko espedizio eta ibilaldiak. Lagun handiak zituen mendizaleen artean ere "beti izan dut harrera ona" errepikatzen du, eta hori berak ere halakoxea egiten ziolako hurkoari gertatzen zitzaion. 1953an "lau katedralak" izendatu zuen ibilaldia burutu zuen, Hego Euskal Herriko lau hiriburuak oinez lotzeko ekimena, gaur egun ere egiten dena.90 urte osatuta egin zion podkast hau osatzen duen elkarrizketa Pello Zabaletak. Artean, buruz argi eta ibilbide txikiak egiten zituela. Gure eduki aukeratuen artean.

Sebe Pena mendigoizaleak esaten zuen, Tolosan, mendiz inguratutako lekuan jaio izanak baldintzatu egin zuela eta horregatik zituela horren maite gainak. Anaia Xabier eta biak ibiltzen ziren hara eta hona, goi mendietan bezala, txikiagoetan. Gerra zibilak ordea, garaiko Jaurlaritzaren esanetara jarri arazi zituen eta bizi behar izan zuten erbestea. Madrilen lan egin behar izan zuen luzaro, aseguruetan atera zuen bizi modua aurrera.Atzerria ezagutzeak, lagunak eta erronka berriak ere jarri zizkion eskura. Penaren ahotik entzungai EiTB podcasteko aukeratuetan. Pello Zabaletak galderak.

"Urte ilunetan Arantzazun argi bat bazen" dio Bitoriano Gandiagak, bere bizitza biltzen duen podcasteko 3garren eta azken atalean.Joxe Azurmendi edo eta Jose Goitia Arantzazun zeuden, eliza berria modernitatearen zantzu da eta horrek ere badu isla kultur sorkuntzetan. Irakasle garaian ez zuen ondo pasa, orain berriz, beste zeregin batzuetan eta inguru hartan "naturaren parte" sentitzen da eta hala erakusten du bere poesiak.Umila da izaeraz Gandiaga, baina bestelako irudimena dauka, "sublimatzeko joera handia izan dut" aitortzen du Pello Zabaletak egin zion elkarrizketan.
Disfruta 90 días gratis
9,99 € / mes después de la prueba.Cancela cuando quieras.
Podcasts exclusivos
Sin anuncios
Podcast gratuitos
Audiolibros
100 horas / mes