
Baskisch
Persoonlijke verhalen & gesprekken
Tijdelijke aanbieding
Daarna € 9,99 / maandElk moment opzegbaar.
Over Lore Hostoak
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.
109. Janus Lester, Jokin Pinatxo: “Loreek lorezaina baino gehiago behar zituen lorezainak loreak”
Euskal Herrian biztanleko musikari proportzio handieneko herria izango da Bera, eta Nafarroa iparraldeko herri txiki horretakoa da Janus Lester, hain zuen. Azken urteotako ahots eder bezain pertsonalenen artean dago zalantzarik gabe eta 29 urterekin bere abestiak gure iruditegian txertatzea lortu du denbora gutxian. Izan ere, bi lan kaleratu ditu oraingoz, 2022an lehena “Ez Gaitzala Loak Harrapatu” izenpean eta bigarrena 2024an: “Lore”.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan lorez lore hostokatuko dugu Jokin Pinatxo eta bere lorategi musikala.Playlista:. Janus Lester – Bi Begi Bi Lore (Lore // 2024). Janus Lester – Lore (Lore // 2024). Petti - Eman eta hartu (On // 2007). Ruper Ordorika - Ene Begiek (Ez Da Posible // 1990). Ken zazpi eta EOS - Hel nazazu eskutik (2013). Janus Lester – Udazken Egun Hura (Ez gaitzala loak harrapatu // 2022). Izaro – EDZDDH (Cerodenero // 2023). Janus Lester – Maitasuna tabu (Ez gaitzala loak harrapatu // 2022). Janus Lester – Argitu Zain (Lore // 2024). Itoiz – Elurretan (Ambulance // 1987). Olaia Inziarte - Zure mina (Lehengo Lepotikan burua // 2022)Izaki Gardenak - Amaieratik hasi (Amaieratik hasi // 2013). Gorka Urbizu – Zilarra (Bakan II // 2025). Janus Lester – Minutuak (Lore // 2024)
108. Balerdi Balerdi, Tono Muro: “Giro eskasa zegoen Irunean, euskarazko gauza gutxi”
Euskal Power Pop-aren aitajaunetako bat da Tono Muro. Irunean, 90eko hamarkadan Balerdi Balerdi taldea sortu zuen Sergio Ibarrola “Zara”, Marino Goni, Patxi Goni eta Blanka Izkueren alboan. 2012tik aurrera bigarren bizitza edo agerraldi bat ere izan zuen proiektuak, Muro eta “Zara”ren albora lehenik Karlos Ortiz eta honen ondotik Petti eta Anxel Iraola batuz. Merkatuaren ikuspegitik begiratuta, euren aitortza kuantitatiboa baino kualitatiboa izan dela esan genezake. Eta horrela, melodia itsaskorrak testu adimentsu eta ironikoekin uztartzeko gaitasunaz, euskal pop rock-aren kultur talde maitatu eta errespetatuenak bilakatu dira, ondorengo belaunaldientzat ezinbesteko erreferentzia izanik.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Tono Muroren unibertso edo kantu lorategian murgilduko gara.Playlista:• Balerdi Balerdi – Non Duzu Zauria (Ez Gara Galdu // 1994)• Balerdi Balerdi – Lore Etxea (Balerdi Balerdi // 1991)• Errobi – Nora Goaz (Errobi // 1975)• Jotakie – Beti Berdin (Zurt!!! // 1986)• Ruper Ordorika – Ene Herrian (Ez Da Posible // 1990)• Lau Behi – Hegan Egin Nahi Dut (Lau Behi / 1995)• Balerdi Balerdi – Letrak Zeruan (Hobe behin gorri ezenez beti hori // 1997)• Balerdi Balerdi – Amaitzear da dantza garaia (Galtzen ikasteko metodoa // 2017)• The Uski’s – Zelan (Barikun // 2007)• Txuma Murugarren & Angel Unzu – Fortuna Bakoak (14 abesti eta hamahiru istorio txiki // 2013)• Hiuzz – Mamuak (Esperoan // 2025)• Balerdi Balerdi – Azken Kanta (Udaberri Alua // 2023)
107. Autobus Magikoa, Gotzon Retegi: “Badakit mikrofono batek zenbat eragin dezakeen”
2015ean Autobus Magikoa sortutakoan, ez zuten pentsatu ere egingo hamar urte beranduago gertatuko zena. Oiartzuarrek “Hatortxu Rock”eko kontzertua iragarritakoan lehertu zen dena eta urte askoan isilpean, ezkutaturik, egon ostean taldearen disko bakarra den 2017ko “Musker” laneko abestiek bizitza eta bide propioa egin zuten pandemia garaiko geldialdiaren ostean. Boskotearen 10. urteurrena ospatzeko itzuleraren azken geltokia, 2015eko lehen kontzertua gauzatu zen leku berean izan zen, Oiartzungo Ugaldetxo auzoko festetan, nolabait hamarkada bat atzerago sortutako zirkulua itxiz. Bertan, Euskal Herri osotik etorritako lau mila pertsona inguru bildu ziren auzo txiki bateko jaietan, reggae, rap, rock eta umore onaren giroan.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Gotzon Retegi (Musker) abeslaria hostokatu du.Playlista:• Autobus Magikoa – Alde (Musker // 2017)• Autobus Magikoa (ETBko Telesailaren Openinga)• Julen Lekuona - Itsasoan Urak Handi Dire (Zuzenean / 1968)• Imanol Urbieta - Behin Betiko (Nire ibilbide pedagogikoa // 2009)• Berri Txarrak - Denak ez du balio (Libre // 2003)• Glaukoma Ta Bad Sound – Batak Bestetik (Sua zaintzen // 2015)• Autobus Magikoa – Pozaren Gailurra (Musker // 2017)• Autobus Magikoa – Denbora (Musker // 2017)• Bizardunak - Shane MacGowan’s Basque Paddys (Bizardunak // 2009)• Txiltxoko - Amaren negarra (Txiltxoko Acustic // 2018)• Uzi Cuzy - 1000skrt (2022)• Autobus Magikoa – Zu Zara (Musker // 2017)
106. Naxker, Karmele Gurbindo: “Emakumezko talde gehiago behar dira, baina oso polita dago Iruna”
Nafarroan, konkretuki Irunerrian, azken urteetan sortu den olatu berriaren parte da Atarrabiatik datorkigun Naxker boskote gaztea. Pop, punk edo post-punkaren ildotik konposatu dituzte euren kantuak eta “Matxenia II” izeneko lehen lanarekin harrera ezin hobea izan du Karmele Gurbindo, Ainhoa Garcia, Nerea Arrasate, Jaione Baraibar eta Aritz Martinek osatutako taldeak. Ez daramate denbora asko musikaren munduan, baina transmititzen duten indarra ikusirik etorkizun oparoa iragarri diezaiekegu.Playlista:• Naxker – Bidelagun (Matxenia II // 2024)• Naxker – Pista Bat (Pista Bat // 2025)• Itoiz – Ezekielen Prophezia (Ezekiel // 1980)• Itoiz- Phuntzionariat (Itoiz // 1978)• Hertzainak – Esaiok (Salda Badago // 1988)• Lukiek – SnK (Lukiek#2 // 2021)• Naxker - Ezin Dut Sinetsi (Matxenia II // 2024)• Niko Etxart -Euskadi Jator goxo eta puta hontan (Baikor // 1990)• Gu ta Gutarrak - Noiz hasi ote zen dena (Bertso berriak eta lagun zaharrak// 2007)• Belako - Orein Orain (Sigo Regando // 2023)• Verde Prato - Ez zinen (Adoretua // 2023)
105. Haritz Harreguy: “Abesti bat ona bada, soinua ez da hain inportantea”
Usurbilen, 1974an jaio zen Haritz Harreguy, Euskal Herriko soinu alkimista handietako bat. Bolumena, espazioa, dinamika, harmonia eta elementu soniko ezberdinei leku egokia ematea izan da bere erronka urteetan zehar, soinu bakoitzak besterik zapaldu gabe gure belarri edo azalerainoko bidea oztoporik gabe egin dezan. Azken finean, musika da bere mundua, artisten sentimenduak ahalik eta egokien transmititzea eta horretarako, halaber, artista izan beharra dago. Soinu teknikari eta ekoizle izate horren atzean dagoen ezagutza, zaintza eta trebezian oinarrituta sormen eta adierazkortasunaren distira ikuskatu nahi genuke bere kantutegi pertsonala entzunez.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Haritz Harreguy hostokatu dugu.Playlista:• eMe – 2+2 Lau (Beleak Elurretan // 2017)• Mikel Labora / Xabier Lete - Izarren Hautsa (Lau Bost // 1980 -– Kantatzera Noazu //1976)• Itoiz - To Alice (Musikaz Blai // 1983)• Eskorbuto – Las Multitudes Son un Estorbo (Los demenciales chicos acelerados // 1987)• Latzen – Indarra (Kontzientzia Ala Infernua // 1996)• Berri Txarrak – Ikasten (Ikasten // 1999)• S.A. – Pauso Bat (Polvo en los ojos // 2000)• Enaut Elorrieta – Zaldia Eta Behelainoa (Irteera Argiak // 2019)• Sen – Zure Askatasunarengatik (Gaizki Esanak… // 2002)• Kuraia - Egunsentian (Kuraia // 2001)• Marte Lasarte – Marte Lasarte (Ez Da Besterik // 2024)• Delirium Tremens – Aio (Hordago // 2022)
Kies je abonnement
Tijdelijke aanbieding
Premium
20 uur aan luisterboeken
Podcasts die je alleen op Podimo hoort
Gratis podcasts
Elk moment opzegbaar
1 maand voor € 1
Daarna € 9,99 / maand
Premium Plus
Onbeperkt luisterboeken
Podcasts die je alleen op Podimo hoort
Gratis podcasts
Elk moment opzegbaar
Probeer 30 dagen gratis
Daarna € 11,99 / month
1 maand voor € 1. Daarna € 9,99 / maand. Elk moment opzegbaar.