
baskisk
Personlige historier og samtaler
Tidsbegrenset tilbud
Deretter 99 kr / MånedAvslutt når som helst.
Les mer Barruan gaude
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
86. Marino Lejarreta, beti helmugara bidean
Ondo oroitzen du baserrian telebista jarri zuten eguna. Jarri zutenean baina, ez zekien telebista haren bitartez ikusiko zutela milaka euskal herritarrek, errepidean, mendian gora txirrinduan helmugara bidean. Euskal txirrindularitzak eman duen ikono garrantzitsuenetakoa da Marino Lejarreta. Zalego handienetakoa piztu duena. Baina berak ez du kirolari garaia faltan botatzen. Berarentzat garaipen handiena zaleekin daukan harremana da. Oraindik ere mantentzen duena. Helmugara bidean jarraitzen baitu.
85. Scott Zuniga, bizitza berri batean
Utah-ko mormoien komunitate batean hazi zen Scott Zuniga AEBtan. Bere familia mormoi egin zen lehenengoetakoa izan zen Mexikon, hamazazpigarren mendean, eta orain bere belaunaldia izan da eliza alde batera utzi duen belaunaldia. Duela hiru urte Euskal Herrira etorri zen bere sustrai euskaldunetatik tiraka, eta euskara menperatzea bihurtu du bere bizitza helburua. Musikaria da, eduki sortzailea sare sozialetan eta lehenengoz bere buruan sinesten hasi dela aitortu digu. Donostiako Amara zaharreko etxeko ateak zabaldu dizkigu, gitarra soinean duela.
"Barruan Gaude" teasserra: badator 5. denboraldia
Azaroaren 14an abiatuko dugu “Barruan gaude” podcastaren bostgarren denboraldia. Oier Aranzabal beste zortzi etxetara sartuko da ostiralez ostiral, bertan bizi den protagonista hurbiletik ezagutzera.Musikari berezi baten atea jo du abiatzeko baina aurreko 84 etxetako bizilagunen habietara ere sartu zaitezke.“Barruan gaude” ULU Mediak ekoizten du EITB Mediarentzat.
84. Maria Zubizarreta, armiarma kobazuloan
Bizitza bidaia bat da, baina, Maria Zubizarretaren kasuan are gehiago. Zaldibarren gurasoek zuten tabernatik atera zenean mundu osotik bidaiatzeari ekin zion. Hego amerikan ibili zen, Europa osoan zehar gero, Palestina ezagutu zuen, Israelgo Estatua ere bai, gero Egipto… eta horrela Holandara iritsi arte. Oihalak egiten ditu, eta berak esaten duenez, pertsonak babesteko ahalmena dute. Armiarma izateaz gain, Sorgina ere bada. Eta arte obrak egiten ditu ehuntzearen ehuntzez.Bere kobazuloko ateak zabaldu dizkigu "Barruan gaude"ren denboraldia amaitzeko.
83. Ainara Azpiazu, jendartea irakurtzetik marraztera
Naturarekin lotura berezia du Axpik. Eguneroko batean marrazten ditu ikusten dituen animaliak. Aitarengandik datorkio basatiarekiko lilura. Soziologia ikasi zuen, soziologo bezala hasi zen lanean, eta, gero, arte ederretan murgildu zen bete betean. Testuak ilustratzen ditu eta baita kaleak ere. Paper txikian bezala, horma handian marrazten ditu istorioak. Erenotzuko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
Velg abonnementet ditt
Tidsbegrenset tilbud
Premium
20 timer lydbøker
Eksklusive podkaster
Gratis podkaster
Avslutt når som helst
3 Måneder for 9 kr
Deretter 99 kr / Måned
Premium Plus
100 timer lydbøker
Eksklusive podkaster
Gratis podkaster
Avslutt når som helst
Prøv gratis i 14 dager
Deretter 169 kr / måned
3 Måneder for 9 kr. Deretter 99 kr / Måned. Avslutt når som helst.