
euskera
Cultura y ocio
4,99 € / mes después de la prueba.Cancela cuando quieras.
Acerca de Barruan gaude
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
89. Kontxita Beitia, katea ez da eten
Haur zaharra dela dio Kontxita Beitiak. 85 urte beteta ditu elkarrizketa hau grabatu dugunean, baina bere begi urdinek bizi oso baten argia dute. 10 urte zituela Jose Antonio Agirre Lehendakariak esan zion euskara partekatu eta zabaltzeko, eta agian horregatik egin zen irakasle. Elbira Zipitriak irakatsi zion pedagogia, eta lagundu zion dagoeneko ahantzia zuen euskara berreskuratzen. Aitzindaria da Beitia, ikastolen sortzailea eta transmisioaren bultzatzailea. Garai ilunotan beldurra duela aitortzen badu ere, begietan argiak dirdir egiten jarraitzen dio.
88. Aner Ansorena, politikariei belarrira hitz egiten die
Lekunberriko arotz baten semea da, baina bera ez dabil zurgintzan. Politikariei belarrira hitz egiten die. Eta haien irudiari ematen dio forma. 2025eko Napolitan Victory Awards sarietan urteko kontsultore berri onenaren saria eman diote eta Washington Compolek munduko 100 kontsultore onenen artean sartu du. Lekunberrin du bulegoa eta etxea. Ateak zabaldu dizkigu.
87. Garbine Biurrun, ezusteko epaile bat
Gaztetan erabaki zuen abokatua izan nahi zuela. Batxilergo garaian dagoeneko esaten zioten txiroen abokatua eta kausa galduen defendatzailea zela. Euskadiko Ezkerran militatu zuen eta bizitzak epaile izatera eraman zuen. Epailea da baina aurrerakoia. Epailea da baina euskalduna. Olagarro bat garajean. ETAk mehatxatuta, bizkartzainarekin bizi izan zen urte askoan. Jubilazio adina pasa badu ere ez du toga zintzilikatzeko inolako asmorik. Eta bere Tolosako etxeko ateak zabaldu dizkigu.
86. Marino Lejarreta, beti helmugara bidean
Ondo oroitzen du baserrian telebista jarri zuten eguna. Jarri zutenean baina, ez zekien telebista haren bitartez ikusiko zutela milaka euskal herritarrek, errepidean, mendian gora txirrinduan helmugara bidean. Euskal txirrindularitzak eman duen ikono garrantzitsuenetakoa da Marino Lejarreta. Zalego handienetakoa piztu duena. Baina berak ez du kirolari garaia faltan botatzen. Berarentzat garaipen handiena zaleekin daukan harremana da. Oraindik ere mantentzen duena. Helmugara bidean jarraitzen baitu.
85. Scott Zuniga, bizitza berri batean
Utah-ko mormoien komunitate batean hazi zen Scott Zuniga AEBtan. Bere familia mormoi egin zen lehenengoetakoa izan zen Mexikon, hamazazpigarren mendean, eta orain bere belaunaldia izan da eliza alde batera utzi duen belaunaldia. Duela hiru urte Euskal Herrira etorri zen bere sustrai euskaldunetatik tiraka, eta euskara menperatzea bihurtu du bere bizitza helburua. Musikaria da, eduki sortzailea sare sozialetan eta lehenengoz bere buruan sinesten hasi dela aitortu digu. Donostiako Amara zaharreko etxeko ateak zabaldu dizkigu, gitarra soinean duela.
Elige tu suscripción
Premium
20 horas de audiolibros
Podcasts solo en Podimo
Podcast gratuitos
Cancela cuando quieras
Disfruta 30 días gratis
Después 4,99 € / month
Premium Plus
100 horas de audiolibros
Podcasts solo en Podimo
Podcast gratuitos
Cancela cuando quieras
Disfruta 30 días gratis
Después 9,99 € / month
Disfruta 30 días gratis. 4,99 € / mes después de la prueba. Cancela cuando quieras.